Estás en: Inicio
Historia
Euskadiko Rugby Federazioa 1985eko irailaren 23an fundatu zen. Bere lehenengo egoitza Prim kaleko 21. ean finkatu zuen. Jarraian Eustasio Amilibia kaleko 10. era lekualdatu zen eta geroago berriz, Anoeta Pasealekuaren 24. era, alegia Txuri Urdin eraikinera; Donostia-San Sebastianeko Euskal Federazioen Egoitzara. Gaur egun, 2011ko urtarriletik, Errotaburu Pasealekua, 1 – 9. a 20018 Donostia - San Sebastian helbidean aurkitzen da.
Hasierak liluragarriak izan ziren eta gaur egun ilusio hori pentsa ezinezko modutan biderkatu da; edonolako arrazoiak direla ere.
Urte hauetan zehar lorpen garrantzitsuak eskuratu dira Euskadiko Selekzioen eskutik, bereziki Senior Maskulinoa eta Femeninoa kategorietan.
Ez dugu ahaztu behar ordea Jubenil eta Kadete kategorietan egiten den lan bikaina, hain zuzen horien eskutik ere lorpen garrantzitsuak eskuratu dira, bestalde Senior Selekzioak hornitzeko jokalari gazteen premia asebete ahal izanik.
Autonomia Txapelketetan Euskadiko Senior Selekzioa garaile aldarrikatu zen ondorengo denboralditan: 1.983-84*/84-85/93-94/95-96/96-97/97-98/98-99/02-03 eta 08-09. Bestalde, garaile aldarrikatu zen halaber liga sistemaren arabera lehiatu ziren bi ediziotan, gailentzea lortuz bi denboralditan: 04-2003/05-2004 eta 06-2005/07-2006. 11 garaipen horiek direla medio, titulu gehien lortu dituen autonomia selekzioa da. Euskadiko Selekzioa azpi-txapelduna suertatu zen ondorengo denboralditan: 1987-88/94-95/00-01 eta 01-02. 2000-01 denboraldian lorturiko bigarren postuak 1. Europako Erregional Txapelketan parte hartzeko aukera ekarri zion, horrela, lehenengo aldiz, Euskadiko Selekzio batek partzialki parte hartzeko aukera izan zuen Nazioarteko Txapelketa batean. 2001-02 denboraldiko Europako Erregional Txapelketaren hasieratik, Euskadiko Senior Selekzioak urtero parte hartu izan du torneo honetan, lehiatu dituen bederatzi denboralditako emaitzen artean 5 garaipen eta 12 porrot lortuz. Europan zehar partidu garrantzitsuak lehiatu izanik, Frantziako Batzordeak kontsideratu ahal dira beretzat “pizti beltza” bailiran, horien aurka hainbat partidu emaitza doi-doiarekin eta beste hainbat nabarmenki galdu izan baititu, edonola ere garaipen esanguratsuena Monein udalerrian lorturikoa izanik, Bearneko Batzordearen aurka, 20-21 emaitza doi-doiarekin, 2006-07 denboraldian.
* Senior Maskulinoaren Autonomia Txapelketako lehen edizioa.
Euskadiko Selekzio Femeninoaren lorpenak ere benetan aipagarriak izan dira. Lehenengo edizioan, zein 1994-95 denboraldian ospatuko zen, hirugarren postu txalogarria lortu zuen eta 2000-01 denboraldian Autonomia Selekziotako Txapeldun aldarrikatu zen, Vitoria-Gasteizen ospatuko zen txapelketan. Tituluak berretsi egin zituen 2005-06 denboraldian eta horrez gainera txapeldun aldarrikatu zen liga sistemaren bidez lehiatu zen edizioan, gailentzea lortuz bi denboralditan: 07-2006/08-2007 eta garaile suertatu zen, beste behin ere, 09-2008 denboraldian. Garaipen horiez gainera aipagarriak dira azpi-txapeldun aldarrikatzea lorturiko denboraldiak: 03-2002/03-04.
Are aipagarriagoa da bere ekarpena, jokalarien mailari eta kopuruari dagokionez, Espainiako Rugby Selekzioan, horrela Euskadiko “harrobi” paregabearen lekukotasuna agerian jartzea lortuz.
Jubenil eta Kadete Selekziotako gure jokalarien kalitatea aipagarria da. Postu bikainak lortu izan dira, Autonomia Txapelketetan, gure jokalariak baino maila eta erdi goragoko hautatuen aurka lehiatu izan direnean. Euskadiko Selekzio Jubenila garaile suertatu da ondorengo denboraldietan: 1.984-85/06-07 eta 07-08, azpi-txapelduna suertatuz 1.983-84/89-90/94-95/01-02 eta 05-06 denboralditan. Euskadiko Kadete Selekzioa garaile aldarrikatu da 1.984-85/87-88/88-89 eta 98-99 denboraldietan. Azpi-txapelduna 1.983-84/89-90 eta 90-91 denboraldietan.
Euskadiko Rugby Federazioan inskribatu kluben eskutik lorturiko arrakastak ondorengoak izan dira:
LIGA NAZIONALEKO TXAPELKETA OHOREZKO MAILA

ATLETICO SAN SEBASTIAN: Liga Txapelketa Denboraldiak: 1969-70/77-78/78-79* Azpi-txapelduna Denboraldiak: 1982-83 eta 1984-85
GETXO RT: Liga Txapelduna Denboraldia: 1992-93
Azpi-txapelduna Denboraldiak: 1993-94/94-95 eta 96-97 HERNANI CRE: Azpi-txapelduna Denboraldia: 1983-84.
* 1978-79 denboraldian ez ziren lehiatu playoff finalak eta lau garaile aldarrikatu ziren: Atco. San Sebastian, CAU Madrid, Club Amigos Rugby eta RC Cornella.
ERREGE KOPA

1967-68/71-72/72-73/74-75 ATLETICO SAN SEBASTIAN (Txapelduna)
1989-90 - GETXO RT 28 - U.E. SANTBOIANA 7 (Txapelduna Getxo)
1990-91 - GETXO RT 32 - GERNIKA RT 15 (Txapelduna Getxo)
1991-92 - GETXO RT 20 - B.U.C. 9 (Txapelduna Getxo)
1996-97 - GETXO RT 37 - CIENCIAS SEVILLA 19 (Txapelduna Getxo)
1992-93 - C.D. EL SALVADOR 13 - GETXO RT 6 (Txapelduna Getxo)
1994-95 - CIENCIAS SEVILLA 37 - GETXO RT 25 (Txapelduna Getxo)
2003-04 - U.E. SANTBOIANA 38 - ATCO. BERA BERA RT 47 (Txapelduna Bera Bera)
2004-05 - CETRANSA EL SALVADOR 29 - GETXO RT 8 (Azpi-txapelduna Getxo)

KOPA IBERIARRA

1968-69 - ATLETICO SAN SEBASTIAN (Txapelduna)
ERREGINAREN KOPA

01-2000 - GETXO RT 13 - RC L’HOSPITALET 10 (Txapelduna Getxo)
04-2003 - GETXO RT 13 - UCM 2M12 14 (Azpi-txapelduna Getxo)
08-2007 - INEF BARCELONA 3 - GETXO RT 7 (Txapelduna Getxo)
09-2008 - GETXO RT 10 - INEF BARCELONA 26 (Azpi-txapelduna Getxo)

KLUB FEMENINOEN EUROPAKO KOPA

09-2008 - GETXO RT (Azpi-txapelduna)
Breves
22/06/2015
ASTEBURUKO EMAITZAK
RESULTADOS DEL FIN DE SEMANA
18/06/2015
ASTEBURUKO PROGRAMAZIOA PROGRAMACIÓN DEL FIN DE SEMANA
Jornada 21-06-2015 Jardunaldia

Ordutegiak Horarios
Ultimos tweets
La Federación
Te interesará
Redes Sociales
Estamos en ...
  • Errotaburu Pasealekua, 1 - 3 º
  • 20018 Donostia - San Sebastián
  • Gipuzkoa
  • Tel. +34 943 469 768
  • federacion@euskadirugby.org
Copyright 2015 - Federación Vasca de Rugby | Tel. 943 46 97 68 | federacion@euskadirugby.org | Aviso Legal | Política de Privacidad | Diseño y Programación: SIVEREX.com